2019(e)ko otsailaren 13(a), asteazkena

1. jardunaldia: Artea gizartea eraldatzeko tresna gisa.



Hausnarketa honi hasiera emateko, aitortu beharra daukat bi egun horietan oso gustura sentitu nintzenla. 
Jardunaldiak asko gustatu zitzaizkidan eta orain, artea, beste modu batera ikusten dut. 


5 hizketaldi eduki genituen eta bostak oso aberasgarriak iruditu zitzaizkidan. Eskerrak eman nahiko nizkieke hitzaldia ematera etorri ziren guztiei, beraiei esker orain begirada kritiko, enpatiko eta anitzagoa dudala esan dezakedalako.

Orokorrean, hainbat alderdi azpimarratu nituen, lehenengoa, IKTek lan horretan (artea gizartea eraldatzeko tresna gisa), garrantzi eta eragin handia dutela. Hauek gabe, arteak duen helburua ez litzateke guztiz beteko. 

Bigarrena, jardunaldi hauei esker eta arteari esker, beste herri, hiri eta abarretan bizitzen diren egoerak ezagutzeko aukera izan dugula. Zoritxarrez, gure ezjakintasunean oso gustura bizi gara, baina errealitatea beste bat da eta horretaz kontziente izan behar gara. Hala nola, errefuxiatu Palestinarren egoera. Lotsagarria da, ez da bat ere ez juxtua. Asko gustatu zait artearen bidez hori ikusi ahal izatea, begirada zabaltzea. 

Eta hirugarrena, artea espresio bide bat dela gizartean aldaketak emateko. Gure gizartea pixkanaka aldatzen joateko ezinbesteko erraminta da artea eta honek eskaintzen dizkigun baliabideak. 


Guk hiru espresio bide izan genituen; ipuinak, antzerkia eta komikiak. Ni ipuineko tailerrean hartu nuen parte eta oso gustura egon nintzen. Bertan konturatu nintzen zeinen garrantzitsua den gauzak ondo kontatzea, hitzen eta irudien bitartez transmititzea, beste pertsonengana iristea eta emozionatzea. 

Tailer honen xedeetako bat, istorio errealak kontatzea zen. Benetako istorioak, Palestinar emakumeak bizitzen dituzten egoerak hain zuzen. 
Horretarako komiki liburuxka hau erabili genuen, eta esan beharra daukat istorio politak eta izugarriak direla. 


Beste helburu batzuk ere bazeuden, hala nola, gure istorioa besteen ahotan eta hitzetan kontatuta ea nola sentitzen ginen eta guk geuk gure istorioa kontatzerakoan zein erreakzio edukitzen genuen. 

Denboraz, agian, nahiko motx geratu ginela uste dut, baina bi egun zoragarri igaro nituen. 

Laburbilduz, esan ditzakedana da bi egun horietatik ateratako ondorio nagusiak honako hauek direla:

  1. Denok dugu bizi duin baterako eskubidea.
  2. Elkartasuna eta elkarlanaren ondorioz gizarte umil, enpatiko, polit, anitza eta indartsua sortu dezakegula.
  3. Bazterkeria egoerak moztu egin behar direla, horiekin ez gara inora iristen. Aurreiritziak, estereotipoak eta abar gizarte eraldaketa eten besterik ez dute egiten. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina