ESKOLA INKLUSIBOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ESKOLA INKLUSIBOA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko apirilaren 25(a), osteguna

NAIZEN hitzaldia.

Hitzaldi hau Naizen elkarteko guraso batekin hasi zen. Bere alabaren istorioa kontatu zuen eta bera eta bere emaztearen bizipenak kontatu zituen. Baita bere iritzi pertsonala eman zuen transexualitatearen inguruan. 


Bere bizipenak eta egoeraren eboluzioa kontatu zigunean, oso modu naturalean egin zuela iruditzen zaigu, asko gustatu eta eskertu genuen. Hala ere, esandako eta azaldutako ideia batzuekin ez ginan ados aurkitu. Alde batetik, queer mugimenduari buruz emandako iritzia desegokia iruditu zitzaigun. Bere esanetan soilik emakumea edo gizona izan zaitezke, beste edozein izate alde batera utziz. Bestalde, rol binarioak oso markatuta zituela iruditu zitzaigun, adibidez, mozorroen aukeraketaren inguruan hitz egiterakoan, emakumearen rola printsezarekin eta mutilaren rola superheroiekin lotu zituen. 

Hitzaldiarekin jarraitzeko, Luar etorri zen, gure unibertsitateko ikasle bat. Luar bere istorioa kontatu zigun, bere prozesua, momentu kritikoak eta bizipen ezberdinak kontatuz. Asko unkitu gintuen egoera horrek, batez ere guregana hurbiltzeko eta bere istorioa gure eskuetan uzteko moduagatik. Lotsi, beldurrik eta erreparorik gabe kontatu zuen bere bizipena, momentu txarrak eta onak aipatuz. Asko emozionatu eta pentsarazi zigun guzti horrek. Esker hitzak besterik ez ditugu Luarrentzako, saio bakar batean hainbeste emateagatik, transmititzeagatik eta sentiarazteagatik, bera bezalako pertsonek mugitzen dute mundua.


                            Resultado de imagen de naizen

2019(e)ko apirilaren 24(a), asteazkena

BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA filma.


                         Resultado de imagen de buda exploto de verguenza

Filma ikusi ondoren hiru hitz baino gehiago etortzen zaizkigu burura, baina horietatik garrantzitsuenak edo aipagarrienak direnak hurrengoak dira: 


  • Inpotentzia: Ez garelako konturatzen daukagunaz, eskolara joateko dugun aukeraz, jaio garen tokiaz… eta gehien bat, eskura ditugun baliabideetaz. 
  • Errealitatea: Gure eguneroko bizitzatik at dagoen haien egunerokotasuna latza delako, eta daukaguna baloratzeko eta munduan dauden egoera desberdinetaz ohartzeko filma ikusi behar izan dugulako. 
  • Injustizia: Berez denontzat den hezkuntza eskubidea ez da bermatzen; materialengatik, egoera ekonomikoarengatik, sexu desberdintasunarengatik, eskolara heltzeko dauden zailtasunengatik eta abar.

Irakasle bati filma gomendatuko genioke azken finean, irakasle batek haurrengan duen influentzia izugarria delako eta honek pertsona horren bizitza asko aldatu dezakelako. Horretarako, irakaslearen partetik “indar psikologiko” bat egon behar da zailtasunak edo behar bereziak dituzten haurrei haien hezkuntza guztiz bermatzeko. Ikasle bakoitza herrialde, familia, egoera… desberdin batetik dator eta irakasleak honi aurre egin behar dio. Oraindik gauza asko daude hobetzeko eta irakaslearen papera oso garrantzitsua da gaur egungo munduan. Pelikula honetan ikusi dezakegu oraindik jasan behar duten egoera gogorra, hau da, gatazkak eta sexuen arteko desberdintasunak. Esaterako, pelikula honen protagonista, Baktay, 6 urteko neska bat da eta eskolara joateko grina dauka, baina bere ingurua ez da batere segurua, gizarte bortitz batean bizi delako. Beraz, honen bitartez ikusi dezakegu zein oztopo dauden zoritxarrez, egoera latz horretan bizi diren haurren ikasteko eskubidea bermatzeko. Gure inguruan zerbait arrunta eta guztiz onartzen zaigun eskubidea dela, eta beste leku batzuetan, berriz, ikasteko gogoa daukatenek ez dute zorte berdina.

2019(e)ko apirilaren 2(a), asteartea

PAUSOKA, INKLUSIOAREN BIDEAN.


Resultado de imagen de pausoka











Maiteder, Pausoka elkartearen kide bat da. Hitzaldi honi esker, aukera izan genuen berak eta bere semeak bizitako eta bizitzen ari diren egoera ezagutzeko eta horrez gain, elkarte honi buruz informazioa jasotzeko. Berak, haurdunaldian espektatiba asko zituen bere semearen bizitza izango zenaren inguruan, baina jaio eta 15 egunetara gauzak aldatu egin ziren. Aimarrek, krisi epileptikoak edukitzen hasi zen eta honek, bai honen bizitza eta bai gurasoen bizitza baldintzatu zuen. 

Maitederrek aldarrikatu zuen gu hezitzaile bezala Haur Hezkuntzako etapan detekzio goiztiarra egiteko ardura dugula. Eta azpimarratu zuen gure lana geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari zela, izan ere, familiaren ondoren, eskola izango da haurraren faktore sozial garrantzitsuenetakoa. 

Orokorrean, ondorioztatu genuen gizartea ez dagoela prest honelako egoerei aurre egiteko. Hau da, premia bereziak dituzten haurren eta familien oinarrizko beharrak eta eskubideak ez direla asetzen, ezta ere bermatzen. Hezkuntza sistemak, egoera hauek hobeto kudeatu beharko lituzke, behar eta eskubide horiei modu egoki batean erantzun ahal izateko eta haurren kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatzeko. 

Deigarria egin zitzaigun guraso bileran, Aimar aurkezteko orduan, irakaslea haurra nola aurkeztuko zuen galdetu ziola eta Maitederrek esan zion ea berak zer esango lukeen Aimarrengatik eta orduan tutoreak esan zuen honek ikaskideak goizero poztu egiten dituela, Aimarrek musika gustuko duela, eta abar. Konturatu ginen zeinen garrantzitsua den ikusten ez dena azaleratzea, gauza onak eta baikorrak azpimarratzea eta, azken finean, pertsona bere osotasunean kontuan hartzea eta errespetatzea. 

Laburbilduz, garrantzitsua da haurrak onartzen ditugun bezala, familiak ere onartzea gure eskolan. Elkarlana ezinbestekoa da gizartea eraldatzeko eta haur zein familien eskubideak bermatzeko. Eskola gizartea eraldatzeko eta hobetzeko erreminta bat izan behar du, baina ez bakarra. Eskola inklusibo batetik hasita eta hau oinarri hartuta, beste guztia ondo egiteko aukera izango dugu.