Maiteder, Pausoka elkartearen kide bat da. Hitzaldi honi esker, aukera izan genuen berak eta bere semeak bizitako eta bizitzen ari diren egoera ezagutzeko eta horrez gain, elkarte honi buruz informazioa jasotzeko. Berak, haurdunaldian espektatiba asko zituen bere semearen bizitza izango zenaren inguruan, baina jaio eta 15 egunetara gauzak aldatu egin ziren. Aimarrek, krisi epileptikoak edukitzen hasi zen eta honek, bai honen bizitza eta bai gurasoen bizitza baldintzatu zuen.
Maitederrek aldarrikatu zuen gu hezitzaile bezala Haur Hezkuntzako etapan detekzio goiztiarra egiteko ardura dugula. Eta azpimarratu zuen gure lana geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari zela, izan ere, familiaren ondoren, eskola izango da haurraren faktore sozial garrantzitsuenetakoa.
Orokorrean, ondorioztatu genuen gizartea ez dagoela prest honelako egoerei aurre egiteko. Hau da, premia bereziak dituzten haurren eta familien oinarrizko beharrak eta eskubideak ez direla asetzen, ezta ere bermatzen. Hezkuntza sistemak, egoera hauek hobeto kudeatu beharko lituzke, behar eta eskubide horiei modu egoki batean erantzun ahal izateko eta haurren kalitatezko hezkuntzarako eskubidea bermatzeko.
Deigarria egin zitzaigun guraso bileran, Aimar aurkezteko orduan, irakaslea haurra nola aurkeztuko zuen galdetu ziola eta Maitederrek esan zion ea berak zer esango lukeen Aimarrengatik eta orduan tutoreak esan zuen honek ikaskideak goizero poztu egiten dituela, Aimarrek musika gustuko duela, eta abar. Konturatu ginen zeinen garrantzitsua den ikusten ez dena azaleratzea, gauza onak eta baikorrak azpimarratzea eta, azken finean, pertsona bere osotasunean kontuan hartzea eta errespetatzea.
Laburbilduz, garrantzitsua da haurrak onartzen ditugun bezala, familiak ere onartzea gure eskolan. Elkarlana ezinbestekoa da gizartea eraldatzeko eta haur zein familien eskubideak bermatzeko. Eskola gizartea eraldatzeko eta hobetzeko erreminta bat izan behar du, baina ez bakarra. Eskola inklusibo batetik hasita eta hau oinarri hartuta, beste guztia ondo egiteko aukera izango dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina