Otsailaren 22an Calcuta Ondoko hiru hezitzaile etorri ziren aniztasunaren inguruko tailer bat ematera. Hasieran asko gustatu zitzaizkigun bi jarduera egin genituen. Jarduera honekin gure arteko aniztasuna nabarmendu zen, izan ere, nahiz eta adin berdina izan, gustu desberdinak, ezaugarri desberdinak eta abar ditugu.
Taldeka banatu ginen eta ondoren, mapa mundiaren eta hizkuntzei buruzko galderen inguruan hausnartu genuen. Hau egin ondoren, konturatu ginen boterea duen jendeak manipulatu egiten gaituela. Esate baterako, mapari dagokionez, gure kontinenteak botere handia duenez, maparen erdian gaude kokatuta. Bestalde, deigarria egin zitzaigun pentsatzea beste herrialde batzuk guri beste toki batzuetan kokatzen gaituztela.
Hizkuntzei dagokionez, inkontzienteki barneratzen dugu ingelesa eta txinera direla hiztun gehienak dituena, eta hau, azken finean, botere ekonomikoaren eta politikoaren islada da.
BBVA (Blanco, burgués, varón, adinerado) terminoak atentzioa deitu zigun, hau da, botereari lotzen zaion figura gizon, txuri, dirudun eta burgesa dela. Hau gizartean isladatzen den matxismoaren eta sexismoaren irudi zuzena da.
Eta azkenik, aipatu nahiko genuke egindako azkeneko jarduera. Polita izan zen ikustea nola objektu bateri hainbat esanahi atxikitu zitzaizkion pertsonaren egoera, ezaugarri eta aniztasunari buruzko duen kontzeptuaren arabera. Gure kasuan, kafe katilutxoa, ispilua, bonbila, plastilina eta jostorratza aukeratu genituen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina