2019(e)ko urtarrilaren 31(a), osteguna

TABAKALERAKO TAILERRA.



L'Intruse.


Aniztasuna ulertzeko eta interpretatzeko modu asko daude eta denak dira errespetagarriak. Tailer honekin konturatu ginen artean aniztasuna ikusi daitekela, adibidez. Aniztasunaren kontzeptua bere baitan ez dugu aldatu, baina bai gizartean isladatzeko modua, esate baterako, zeintzuk konsideratzen ditugun inmigrante eta zeintzuk ez, jatorri bera izanik (maila ekonomikoaren araberako bereizketa).

Erakusketan, dudarik gabe L’ Intruseko bi artelanek eragin digute gehien. Lehenengo hormigoizko edo harrizko eskulturak. Hasieran ikusi genuenean ez genion garrantzi handirik eman, ez genuen ulertzen benetan zein zen bere esanahia edo honen helburua. Hausnartzeko denbora eman zigutenean, orduan konturatu ginen zein zen eskultura honek zuen esanahia: berdin dute gure arteko ezberdintasunak denok garelako pertsonak.

Bigarrena, aldiz, 6 argazkien segida izan zen. Hor ikusi ahal izan genuen emakumeok jasaten dugun egoera. Egunero munduko edozein tokitan ematen diren emakumeenganako indarkeriak, hain zuzen ere. Asko harritu gintuen hain argazki beltzak izatea, horietan emakume hilak egotea eta hauek erdi biluzik eta toki isolatuetan egotea.

Sentitu ditugun sentimenduei dagokienez: amorrua, enpatia, inpotentzia, tristura izan dira. Dudarik gabe gure egunerokotasunean ditugun injustiziekin lotzen ditugu, errefuxiatuak eguneroko ikusten ditugu telebistan, eta haienganako enpatia sentitzen dugun arren inork ez du haiengatik ezer egiten. Bestalde, gaurko datan, 2019ko urtarrilaren 31an, dagoeneko emakumeen hamaika hilketa eman dira.

Tabakaleran ikusitakoa eta gero, begiak ireki ditugula konturatu gara, errealitatea guztiz ikusi dugula uste dugu, edo gutxienez, zein den konturatu gara. Eskerrak eman nahi dizkiogu Anari, tokatu zitzaigun hezitzaileari. Berari esker, artelanen benetazko esanahia zein den jakin dugu. Gure hausnarketak errespetatzeaz gain, artelanen inguruan duen jakintza elkarbanatu du gurekin gure hausnarketak edo interpretazioak aberastuz.

Interpretazio ahalmena zein desberdina den pertsona batengatik bestera ikasi dugu. Horretaz gain, ariketa txiki bat egin genuen eta hor konturatu ginen denak noizbait arrotzak sentitu garela egoera berdinetan; beraz, gure artean oso derberdinak garen arren, deserosoak diren egoera desberdinen aurrean denok garela berdinak.

Hona hemen erakusketaren argazki batzuk:



Lehenengo hiru hauek erakusketa berezi batenak dira. Bertan, hildako emakume ezberdinen argazkiak azaltzen ziren. Honen helburuetako bat, emakumeon egoera zein den ezagutzera ematea zen. 


Azken hau aldiz, Trumpen alde dauden bi gizonen monologoa da. Bertan konturatzen dira beraien ikuspegia kontraesanez josia dagoela. 


GIZARTE ETA KULTURA: Aniztasunaren definizioa (hausnarketa).

ANIZTASUNA



  • Aberastasuna - ikaskuntza.
  • Errespetua - tolerantzia.
  • Enpatia - onarpena.
  • Inklusioa.
  • Balioak.
  • Kulturartekotasuna.
  • Indibidualtasuna.
  • Askatasuna.

..................................................................................................................................................


Gai honen inguruan gauza asko esan daitezke, baina hitz batek sortuko du oinarria: DESBERDINTASUNA. 
Klasean atera diren hitz guztiak dira aniztasunera iristeko bidea, denak hartu behar dira kontuan, izan ere, horiek gabe aniztasuna motz geratuko litzateke. 

Hala ere, oso erraza da esatea aniztasuna nahi dugula gure gizartean, hori sustatu behar dugula, baina alderdi batzuk ahaztu egiten ditugu edo hori gutxi balitz, gutxiestu egiten ditugu. Hala nola, errespetua. Errespeturik gabe aniztasunerako oinarri garrantzitsuenetako bat galtzen dugu. Errespetua, enpatia eta asertibitatea oinarri-oinarrizko baloreak dira. 

Bestalde, aniztasuna zerbait positiboa bezala ikusten dugu eta desberdintasuna aldiz, zerbait negatiboa bezala. Bi hauek ez daude berdin onartuta, baina zein da paradoxa ez dagoela bat bestea gabe. 

Nire bizitzan zehar momentu asko bizi izan ditut aniztasuna errespetatua izan ez direnak. Bai niri dagokidanez, bai beste pertsona batzuei dagokienez. 

Gizarte honetako parte naizen horretan, oso argi daukat aniztasuna nahi dudala, horrek aberasten gaituelako. Horrek egin gaitu gizaki humanoagoak, enpatikoagoak, toleranteak. 

Laburbilduz, aniztasuna oso beharrezkoa da gizarteak modu egoki batean emateko aurrera pausuak. Gizarte unifikatu eta indartsu bat izateko eta munduan aurkitzen diren desberdintasun guztiak errespetatzeko. Inor ez da inor baino gehiago. 

2019(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Taldeko errubrika.


Hau da gure taldeak erabaki duen errubrika. Momentu batzuetan zaila egingo zaigun arren, betetzea espero dugu! 

ONGI ETORRI NIRE BLOGERA! / BIENVENIDOS A MI BLOG!

Hola a todxs y bienvenidos a mi blog! 
Aquí, encontraréis reflexiones, actividades, trabajos, etc. sobre la diversidad. Este año, en el segundo cuatrimestre nos toca trabajar el tema de la diversidad, y para ello vamos a realizar actividades, talleres y charlas. Al final, crearemos una narrativa digital junto con un texto de autora reflejando todo lo que hemos aprendido, entendido, reflexionado sobre este tema. 
Espero que lo encontréis interesante y os guste! 

Hasta la próxima 😉😘

.............................................

Kaixo eta ongi etorri nire blogera! Hemen, hausnarketa, jarduera, lan ezberdin eta abar aurkituko dituzue, guzti hauek aniztasunarekin zerikusia dutelarik. 
Kurtso honen bigarrengo lauhilekoan, aniztasunaren gaiaren inguruan lan egitea egotzi zaigu eta horretarako, jarduera, tailer, jardunaldi ezberdinak edukiko ditugu. Amaieran, narratiba digital bat sortuko dugu ikasitakoa, ikusitakoa, hausnarutakoaren laguntzarekin. 
Interesgarria eta baliagarria izango zaizuelakoan, 
hurrengora arte! 😉😘